Asteasu / Obaba | Gida
Asteasu eta Muskerraren bidea bisitatzeko modurik onena!
Ibilera bat proposatu nahi dizuegu, lagunok, Obabako lurraldean zehar. Ezagutu itzazue, pausorik pauso, Bernardo Atxagaren literatura-lana eta Asteasuko paisaia. Fikzioa alde batetik, errealitatea bestetik. Ongi ibili Muskerraren bidean!
“Idazterakoan, askotan, lur bat behar duzu, kale bat, auzo bat, eliza bat, etxe bat behar duzu eta hoberena da abstraktuki pentsatu beharrean, modu zehatz eta konkretuan pentsatzea. Eta etxe bat esatean, etxe jakin bat izatea gogoan. Alde horretatik, Asteasu izan da Obaba lurraldearen atzean dagoen herria.” Bernardo Atxaga
Bernardo Atxagaren ahotsean jaso ditugun azalpenak lagun dituzula, barneratu zaitez Muskerraren bidean.
Gida hau Interneteko konexiorik gabe erabil daiteke, eta bi hizkuntzatan dago erabilgarri (euskaraz nahiz gaztelaniaz).